Diseinu grafikoa eta publizitatea, neurrira

Ez dugu ezer saltzen, saltzen lagundu baizik. Komunikatzen laguntzen dugu. Ideiak, sormena, diseinua eta esperientzia eskaintzen ditugu.

Profesional talde bat gara eta gure bezeroekin bere proiektuetan inplikatzen gara, gure lanbidea eta irizpidea eskainiz, balio erantsi bezala.

Web guneen diseinua eta programazioa eskaintzen dugu, microsite-ak, katalogoak online, ordainketa pasagunearekin, atariak edo portalak, blogak, denda birtualak, eduki kudeatzailedun web guneak (CMS-a), ... .com gara.

Katalogoak paperean (Offset-ean inprimatuak), liburuxkak, liburuak, inprimatze digitalak tirada motzak direnean, prentsarako eta aldizkari espezializatuetarako iragarkiak, ilustrazioak, packaging-a, erakustegiak edo displays-ak, egutegiak, ...

Irudi Korporatiboen sorrera, marka edo logotipoen diseinuak, paper aplikazioak (bisita txartelak, gutun orriak, gutun-azalak, karpetak), aplikazioak errotulazioan, packaging-ean, web gunean, ...

Enpresako bideoen sorrera, bideo korporatiboak, publizitate bideoen errealizazioa, argazki industriala eta sortzailea, produktu eta instalazioetako argazki erreportajeak, ...

Kanpokaldeko errotuluen diseinua, errealizazioa eta instalazioa, direktorioetako errotulazioa, ibilgailuetako errotulazioa, seinaletika, kartelak (diseinua eta inprimatze digitala), ...

Azken proiektuak

Web guneak. Diseinua eta programazioa

Bisaran - Elgeta. Gipuzkoa

Bisaran - Elgeta. Gipuzkoa

Bisaran. Web gunearen diseinua eta programazioa

Katalogo eta foiletoak. Inprimatuak

Errasmodel, S.L. - Gipuzkoa. Euskadi

Errasmodel, S.L. - Gipuzkoa. Euskadi

Errasmodel. Katalogoaren diseinua eta inprimaketa