Bideoa eta web guneetarako bideoa Debabarreneko Udalak - Motion graphics

Itzuli

Ayuntamientos de Debabarrena. Debabarreneko Udalak

Debabarreneko Udalentzat* motion graphics teknikaren bitartez egindako 2 bideo gauzatu ditugu.

Eibarko Udala gurekin kontaktuan jarri zenean, infografia bat egingo zien enpresa baten bila ari zen. Gaia, eleaniztasuna zen eta elebidun edo hirueledun izateak ekarri ditzazkeen onurak edo abantailak, euskaratik hasita. Modu grafiko eta samurrean kontatzea bilatzen zuten, agian marrazki bizidunen bitartez. Hasieratik, gaiak zein lana ebazteko teknikak interesatu eta motibatu gintuen.

Udalak, teknikarien artean landutako PDF bat bidali zigun. Bertan, ume elebidunen gurasoentzako zuzendutako gomendio eta aholku batzuk azaltzen ziren. 3 kasu bereizten ziren:
1.- Gurasoek euskaraz ez dakitenean.
2.- Bikoteko batek euskaraz dakienean eta besteak ez.
3.- Gurasoek, biek euskaraz dakitenean.
3 kasuetan, gurasoek zalantzak edukitzen dituzte bere seme alabei ikasketetan laguntzerako orduan. Eta nork ez ditu?

Udaleko teknikariek gomendio hauek bildu zituzten aipatutako PDF-an, baina arazoa bere luzera zen: hain zabala zen bere irakurketa oso astuna egiten zela.

Beraiekin bileretan, konklusio batzuk atera genituen: beharrezkoa ikusten genuen bideo bat gaia proposatzeko. Gaia mahaigaineratzeaz gain, modu interesgarri batean azaldu behar zuen. Ezin zuen astuna izan eta aspergarria bihurtu. Arreta handirik gabe jarraitu daitekeena izan behar zuen.

2 bideo izan behar zirela erabaki genuen, bata euskaraz eta bestea gazteleraz, gaia mahaigaineratuko zutenek eta gida xehatua edo detailatu bat dagoela aditzera emango zutenek, umeen heziketan laguntzeko gomendio eta aholkuekin.

Euskarazko bideoa ikusi, "Euskaratik eleaniztasunera".

Gaztelerazko bideoa ikusi, "Desde el euskera al plurilingüismo".

Bilera batzuren ondoren eta jarraitu behar genuen bidea finkatu eta gero, bideoen gidoia landu genuen. Behin betiko gidoia edukita, gidoi grafikoa gauzatu genuen, pertsonaiei itxura eta estilo bat emanez. Gidoi grafikoa onartua eduki genuenean, motion graphics teknikaren bitartez animazioarekin sartu ginen. Hau da, elementu grafikoak, pertsonaiak, letrak, izenburuak eta abarreko gauzak animatu, mugimenduan jarri.

Ondoren, grabaketa estudio batetan, aktore profesionalekin pertsonaien lokuzioak sartu genituen (ahotsak), soinu efektuak, musika...

Bideoak, irakasleentzako lagungarriak izatea espero dugu, gurasoak konzientziatzeko eskolako bileretan, eta gurasoek gidaz baliatzea gomendio eta aholku hoien bila. Dena, gure umeen onurarako eta beraien heziketaren mesederako izango da.

* Proiektu honetan parte hartu duten Debabarreneko Udalak hauek izan dira: Eibar, Elgoibar, Deba, Mendaro, Mutriku eta Soraluze.