Web guneak. Diseinua eta programazioa Iner Caravan - Web, online denda eta CMS

Imagen 1 Imagen 2 Imagen 3 Imagen 4 Imagen 5 Imagen 6
Itzuli

Iner Caravan (Gipuzkoa)

Iner Caravan enpresaren web gunea gauzatu dugu bere osotasunean. Responsive Web Design edo diseinu moldagarria darama eta Eduki Kudeatzaile (CMS edo Content Manager System) bat du bezeroak web guneko eguneratzeak eta aldaketak egiteko. Honetaz gain, online denda darama, erabiltzaileek produktuak (autokarabanak, camper eta karabanak) alokatu ahal izateko.

Egutegia prezioekin eta erabilgarritasun-egoerarekin: webgunetik, erabiltzaileak neurrira egindako egutegi batean, libre dauden produktuak kontsulta ditzazke eta eskuragarri dauden egunak aukeratu. Momentuan, aukeratutako egunen kopurua eta urte-sasoiaren arabera salneurriak ikusi ahal izango ditu.

Alokairu-egunak aukeratu ondoren, erreserba egin daiteke, Erosketa-orga (Carrito de la Compra) ikusi, alokatzeko beste produkturen bat gehitu eta erosketa amaitu, PayPal edo kreditu-txartelaren bidez.

Bestalde, produktuaren barruko eta kanpoko argazkiak ikus daitezke, produktuaren oinplanoa krokis gisa eta ezaugarri teknikoak (mekanika, neurriak eta pisuak, oheak, deposituak, ekipamendua…).

Proiektu honetan webgunearen diseinu integralaz arduratu gara, hau da: testuak idatzi ditugu keyword-ak kontuan hartuta, gako-hitzak bilatu eta aztertu ditugu ondoren testuetan txertatzeko, kanpoko argazki-erreportajea, web-orriaren diseinua, programazioa eta web-posizionamendua, URL lagunkoiekin (eduki semantikoa duten web-helbideak) eta bilatzaileetan indexatzeko kode optimizatuarekin (SEO).

Iner Caravan-ek autokarabanak, camper-ak eta karabanak alokatu eta saltzen ditu eta Itziar / Deban kokatuta dago, Gipuzkoan.

www.inercaravan.com

 

Beste lan batzuk bezero honentzat:

Argazkigintza : Iner Caravan - Erreportaje fotografikoa